X URTE – X SIFON

AFN X URTE – X SIFON

Plater Apurtuak I & II” erakusketak antolatu eta gero aurtengo A fuego negroren  X. urteurrena ospatzeko “X urte – X sifon” erakusketa aurkezten dugu. Aurrenekoetan diseinu, graffity, ilustrazioa, tattoo edo urban art deritzon diziplinetan jarduten diren hogei bat artistei apurtutako platerrak eman genizkien mihise gisa erabil zezaten, eta oraingo honetan Euskal Herriko 10 artista adierazgarri aukeratu ditugu urteekin jun diren apurtzen 10 sifoi ilustratu ditzaten A fuego negroren 10 urteak adierazteko.

SIFOIAGure Style” hitzen bitartez maiz defendatu eta gorapaitu dugun estandartea da, alde batetik sukaldeko bilakaeraren ikur bezala eta bestetik zirikatze edo defentsa bezala aparren sukaldea, Ferran Adriá garaia edo abangoardiako sukaldeko ikur bezala jaso dituen kritika gogorren aurrean… Sifoia aukeratu dugu gure sukaldearekin izan duen konplizitateagatik, aparrak antzeratuz aparte beste zenbait gauz berri egitea utzi bait digu: merenge frijituak; saltsa apartsuak, burbuilatsuak edo ta likatsuak; gazta, fua edo txokolatezko aireztatuak… Azken finean ondo pasa, ikasi, imajinatu eta gure sukaldea pertsonalizatzea utzi digun tresna izan da eta horregatik ere gogor defendatu dugu modako kritika edo kritika errazaren aurrean.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterPin on Pinterest