Mikel Azpiroz

Gaua (JAZZ)

Mikel Azpiroz - Gaua

Mikel Azpirozek zerbait pertsonalagoa eta barrukoagoa erakusten digu “Gaua” (Mamusik 2013) bere disko berriko konposizioetan. Pianoaren oihartzunak –espazioa, isiluneak, melodia, tempoa…– gaugiroan sartuko gaitu, arima ikusezinek inguratuta. Tema lasaiak eta minimalistak dira, XIX. mendeko inpresionismoaren, blues-aren eta gospel-aren iturrietatik edandakoak
Diskoaren grabazioa Auditori Pau Casals-en egin zen (Sant Salvador, El Vendrell, Tarragona). Argitalpena Mikelek bere lanak kaleratzeko sortu zuen Mamusik zigiluak egin du
Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) musikazalea eta bidaiazalea izan da betidanik; eta, bizitzako ibilbidean, oinarrizkoak gertatu zaizkio bi zaletasunak. Sei urte zituela hasi zen pianoa jotzen (musika klasikoa ikasi zuen), eta hori bezain goiz hasi zitzaizkion gustatzen etxeko tocadiscosetik entzuten zituen doinuak, afroamerikar musika bereziki. Erritmo horietan oinarritutako musika jotzeko, eta Hammond B3 organoak liluratuta, Elkano Browning Cream taldea sortu eta ibilbide oparoa egiten ari da
Aldi berean, pianoan eta organoan duen aldakortasun estilistikoa dela eta hainbat musikari eta taldek eskatuta kolaborazioak egiten aritzen da. Musika eta bidaien bikotea aberasten dijoan eran, bere nortasun musikala aniztasunak definitzen du: jazz erritmikoa, blues-a eta munduko beste musika asko.

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterPin on Pinterest