Beraien webgunean www.plataclothing.com eta A fuego negro-n salgai.
Kaixo lagunok!
Hona hemen gure liburu-cd berria, "PINTXATU", Fermin Muguruzarekin batera egin dugun autoekoizpena, bertan bai hemengo bai kanpoko musikariek egindako abesti bakoitzarentzat errezeta bat prestatu dugu...pintxoak + black musik! Lehenengo aldiz argitaratzen da pintxoen errezeta liburua 4 hizkuntzetan itzulita ale berean, eta errezeta bakoitzari Alex Iturralderen argazki bat eta David Navascuesen ilustrazio bat dagokizkio.
Errealitate bihurtu den amets bat izan da, jo ta ke lanean lortuta eta inoiz baino pasio gehiagorekin. Gozatu dezazuten espero dugu eta gu bezain beste dibertitu!
Errezeta liburua ta komikia da hau. Bertan bi lehen urteko bidean izandako zenbait ibilaldi kontatzen saiatu gara. Errezetak taberna-jatetxean antolatutak ditugun bezala liburuan azaldu ditugu: txupitoak, edalontziak, entsaladak ta sopak, pikatzekoak, etxeko pintxoak... baina berezitasun batekin, pintxo hauetako askok errezetarekin batera istoriotxo bat dakarte non pintxoaren sorrera kontatzen da.
Horretaz aparte proiektu hau zelan jaio zen kontatzen dugu eta gure historia fantastikoa asmatu ere, errezetak eta guzti. Lan gogorra baino polita izan da, beti bezala egiten dugunaren dibertsioa kutsatu nahiean.
On egin!